Enpresa
Ikustec-en ikusmen artifizialeko soluzioetan eta industria inguruneetako software pertsonalizatuaren garapenean espezialista talde bat aurkituko duzu.
Hemen gaude, zure fabrikan, lana errazteko!
NORTZUK GARA
Ikustec ikusmen artifizialeko soluzioak, irudien analisia eta prozesamendua garatzen dituen ingeniaritza bat da. Industriarako balio handia duten aplikazio horiek aukera ematen dute zurea bezalako enpresen ekoizpen-prozesuak optimizatzeko; lehiakortasuna handitzen eta kostuak murrizten laguntzen dute. Hitz gutxitan: eraginkortasun eta kalitate handiagoa.
Ikuskapenean, kalitate-kontroletan eta 3D metrologia-soluzioetan adituak gara. Software industrial pertsonalizatua garatzen dugu, neurrira, betiere lan egiten dugun bezeroen beharretara eta eskakizunetara egokituta.
Ez dugu ezer ausaz egiten: Ikustec-en proba-laborategi aurreratu bat daukagu eskaner, kamera eta ekipo optiko eta argiztapenekoekin. Bertan, lan egiten dugun proiektu guztien bideragarritasuna aztertzen dugu, erakustaldiak egiten ditugu eta azken irtenbideak balioztatzen ditugu. Hardwarearen diseinuaz eta definizioaz arduratzen gara eta beharrezko software-garapenaz ere, azken finean garapenaren fase guztiak betetzen ditugu.
IKUSMEN ARTIFIZIALEKO SOLUZIOETAN ADITUAK GARA
DENBORA LABURRAGOAN GEHIAGO LORTUKO DUZU
ZURE NEGOZIOAREN PRODUKTIBITATEA OPTIMIZATZEA LORTUKO DUGU
NOLAKOA DA GURE LAN METODOLOGIA?
Ikustec-en zerbitzu integrala eskaintzen dizugu, zure enpresaren beharren aurretiazko azterketarekin hasi eta proiektua behin betiko abian jartzen amaitzen duena.
Gure lan-metodologiaren oinarria, argia da: bezeroekin lankidetza estua izatea, horrek bere egoera eta beharrak hobeto ulertzea eta irtenbide espezifiko eraginkorrena garatzea ahalbidetzen digu.
Gure proiektuen garapenean jarraitzen dugun ohiko prozesua honako hau da: